30 urte estudio.k: arkitektura, hirigintza, ingenieritza zibila

30 urte estudio.k: arkitektura, hirigintza, ingenieritza zibila

Aurten estudio.k-ren 30 urteak ospatzen ditugu, arkitektura, hirigintza eta ingenieritza zibila arloetan murgildurik. 1986. urtean hasi ginen, garai hartako arkitektura estudio arrunten moduan, arkitektoa zentru bakarra eta estudioaren buru izanda, eta enpresa berrian bilakatu zen, partekatutako proiektuan.

Arkitektura eta ingenieritza arloetako profesionalek fundatutako kooperatiba sortzea da partekatutako ideia. Diziplinarteko taldeen bidez lan egiten arkitektura, ingenieritza zibila eta hirigintza arloetako proiektuak eta lanak burutzen dira.

30años de estudio.k-fotos iniciales

Proiektua sei kiderekin hasi zen: Iñaki Arrieta, Jon Madariaga, Garbiñe Fernández, Anton Bretos, Luis Saitua eta Kepa Arrieta.

Hasieratik, aldaketa nabarmena burutzen da bai fisikoki bai antolamenduan. Egoitza berria erosten dugu, Basagoiti 69, gure lantokiaren azalera bikoitzen, hazteko aukerak eskainiz, proiektuan pertsona berriak gehituz.

Enpresa kooperatibo berri moduan antolatzen gara. Bidetik ikasten dugu kooperatiba izateak zer esan nahi duen, denak proiektuaren arduradun gara eta proiektu propioa da. Kooperatibako gobernu atalak sortzen ditugu. Hasiera batean antolakuntza basikoa eta intuitiboa da.

Aldi berean, gure bezeroei komunikatzen eta azaltzen diegu gure antolaketa berria eta proiektu berriak eta konplexuagoak garatzeko gaitasuna. Bezeroak dibersifikatzen ditugum inguruko udaletxeetara, Euska Jaurlaritzako sailetara, Aldundietara eta baita bezero pribatuetara.

Urte gutxitan, ahalbide tekniko berriak barneratzen ditugu; KAD bidezko marrazketa, egitura kalkuluen programak, neurketa lanak, aurrekontuak etab. Administrazioko arloan ere paperetik informatikara pasatzen dugu. Gure lanen beharren araberako gestio programa informatikoa garatzen dugu.

Tresna hauek gure antolaketa eta lan gaitasuna hobetzeko balio digute.

Bitartean pertsona berriak gehitzen dira proiektura eta kooperatibako kideak hazten dira.

Lehenengo etapa honetako zenbait proiektu esanguratsu aurkezten dizkizuegu:

Lan hauek, aurrepausua izan dira eta gure antzeko enpresekiko bereizten gaituzte.

30 urteetako laburpenak estudio.k proiektu kooperatiborako konpromesua sendotzeko erabilgarria dugu.

Estudio de arquitectura, urbanismo, ingeniería civil

Arkitektura, hirigintza eta ingenieritza zibil estudioa.

estudio.k -ren 30 urteak direla eta, kanpaina berezia garatuko dugu gure sare sozialetan zuei urte hauei buruzko informazio gehiago helarazteko. Berriak urteurrenerako etiketa berezien bidez aurki ditzakezue baita twitter-ren:  #30urte_estudiok eta #30años_estudiok .

 Kepa Arrieta/ estudio.k s.coop.p.-eko koordinatzailea