BOE eta etxebizitza sozialak Olabeagan, Bilbo

Mota
Etxebizitza
Bezeroa
VISESA
Jarduketa
Eraikuntza berria
Azalera
10.182 m²
Aurrekontua
P.E.M. 7.487.444 €
Urtea
1999- 2007
Egoera
Bukatua
Kokapena
Bilbo
Lankideak
Azpimarragarria
BOE, etxebizitzak
Dokumentua
Proiktua eta Zuzendaritza

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

100 etxebizitzako proiektu honek 88 BOE etxebizitza eta 12 etxebizitza sozial garatzen ditu. Proiektua VISESAK sustatzen du eta Bilboko mendebaldean kokatzen den Olabeaga auzoan kokatzen da.  BOE eta etxebizitza sozialak, itsasadarretik Kobeta mendiaren magalerantz malda nabarmena duen orubean kokatzen dira.  Etxebizitzak San Nikolas Olabeaga kalearekiko kota paraleloetan antolatzen dira Zorrozaurre auzoari begira. BOE eta etxebizitza sozialak, orubearen maldara egokitzen diren hiru ardatzen arabera ordenatzen dira zazpi bloke ezberdinetan.  Blokeek hamabi metroko sakonera dute, behe oin eta lau goi oinetako perfilarekin. Eraikinak hormigoi armatuzko egitura dute eta fatxadari dagokionez,  aire kameradun bi orritako adreiluek osatzen dute, isolamendu termikoa  barne.  Fatxada hauen kanpoko akabera morterozko zarpiatuarekin gauzatzen da kasu gehienetan, kolore ezberdinak erabiliz bloke bakoitzeko hegaletan. Hutsunetako tarteetan ordea, bistako adreilua erabiltzen da fatxadaren akaberarako.  Kanpoko espazioei dagokionez, BOE eta etxebizitza sozialek osatzen duten hiru blokeen arten bi kale antolatzen dira, bata ibilgailu-sarbidearekin eta bestea oinezkoentzako soilik.

LOTURAK:

Visesa webgune ofiziala