CMD eraikinaren birgaitzea Abandon, Bilbo

Mota
Dotacional
Bezeroa
Bilboko Udaletxea
Jarduketa
Birgaitzea
Azalera
298 m²
Aurrekontua
P.E.M. 1.983.720 €
Urtea
2.015
Egoera
Lehiaketa
Kokapena
Bilbo
Lankideak
David Escobar
Azpimarragarria
Birgaitzea, Fatxada azal bikoitza
Dokumentua
Proposamena

Galeria

PROiektuaren deskribapena

CMD eraikinaren birgaitzea helburu duen proposamenaren oinarria egungo eraikinaren balioa adieraztea da. Horretarako egungo eraikinaren mantentzea eta birgaitzea proposatzen da, gainean bolumen berria ezarriz. Handiagotzearen bitartez egungo eraikinean eskainitako kirol eta kultura jarduerak areagotzen dira azalera erabilgarria handituz. UNE-EN ISO 14006 ekodiseinu ziurtagiriak ingurugiro neurri egokienak aukeratzea ahalbidetzen digu, eraikinaren kokapena kontutan hartuta. Eraikinaren diseinua zehazteko fase ezberdinak jorratzen dituzten jasangarritasun irispideak lantzen dira.

Eraikinaren kontserbazioaren aldeko apustua egiten da arrazoi ekonomikoengatik, sozialengatik eta ingurugiroagatik. Egungo eraikinak auzoko bizilagunekin erlazio estua du eta hauek eraikinarekiko atxikimendua garatu dute egunerokotasunaren bidez. Eraikinak inguruarekin duen erlazio hau oinarrizkoa da, instalazioen erabilera, errespetua eta mantentzea bermatzen baitute.

Formari dagokionez, CMD eraikinaren birgaitzeak Bilboko hiri-paisaian elementu argi eta garbia izateko nahia du. Materialeek eta fatxaden itxurak garrantzia berezia dute inguruko eraikinekiko eta egungo eraikinarekiko erlazioan. Erlazio hori definitzeko, bilkari bertikal berria inguratzen duen eta estalkian kokatzen den beiratera zabalduz errematatzen den azala diseinatzen da. Bertan birkokatzen da egungo eraikinean aurkitzen den beiratea, azpian garatzen diren patioetara argi naturala igaroz.

Bolumen berriaren fatxadarako azal bikoitza diseinatu da barneko azalean errezel-horma kokatzen eta kanpokoan aluminio anodizatuko sarea. Difuminazio azal jarrai moduan lan egiten du fatxadak, argi distira ezberdinak sortuz eta barneko erabiltzaileei pribatutasuna eskainiz. Gauean bolumenak barneko erabilera eta aktibitatea adierazten du, argiztapen artifiziala medio, errezel-horma jarraiaren eta sarearen bidez, bolumen berriaren arintasuna areagotuz.

CMD eraikinaren birgaitzea garatzeko proposamenak egungo eraikinaren gainean etenik gabe, kokaturiko bolumen arina da.