Magisteritza Eskolako fatxaden birgaitzea

Mota
Hezkuntza-ekipamendua
Bezeroa
UPV/EHU
Jarduketa
Birgaitzea
Azalera
Aurrekontua
P.E.M. 1.059.486 €
Urtea
2.009- 2.011
Egoera
Bukatua
Kokapena
Donostia/San Sebastián
Lankideak
Azpimarragarria
Birgaitzea, Fatxada aireztatua, Zura
Dokumentua
Proiktua eta Zuzendaritza

Galeria

proiektuaren deskribapena

Jarduketa UPV-EHUren Donostiako Magisteritza Eskolaren fatxaden birgaitzea dauka helburu. Jarduketa integrala da, obraren hasieran zegoen adreiluzko fatxadaren kanpoko itxitura osoaren ordezkapena burutzen da barne ilara mantentzen den bitartean. Enkarguaren helburua egoera larrian zegoen fatxadaren egonkortasuna ziurtatzea da. Fatxaden birgaitzea aprobetxatuz eta Donostiako Udaletxearen “Eraikinen Eraginkortasun Energetiko eta Inguru Kalitatearen Udal Ordenantza”-ren arabera, fatxadaren eraginkortasun energetikoaren hobekuntza egin zen isolamendu termikoa gehituz. Fatxaden birgaitzea kanpoko aldetik gauzatzen da inguratzailearen funtzionamendu termikoa hobetuz eta obrek erabiltzaileengan duten eragozpenak murriztuz. Proposamenaren erronketako bat jatorrizko fatxadaren ezaugarri formalak eta adierazpena mantentzea izan da. Eraikinaren funtzionamendua hobetzen duen eta aldi berean jatorrizko bistako adreiluaren itxura mantentzen duen fatxada aireztatu sistema berritzailea aukeratu da. Bestalde, estalkiko kasetoien eta bulegoen paramentuen fatxaden birgaitzea burutzeko sistema ezberdintzailea aukeratu da. Bolumen hauen kanpoko azalerako zur termotratatu listoi horizontalak erabili dira. Fatxaden birgaitzearen ondorioz, eraikinaren erabilera fasean erabiltzaileen konfort maila hobetu da barne tenperaturen aldakuntzak murriztuz, kalefakzio kontsumoaren murriztapenarekin batera.

ESTEKA:

GEOHIDROL fatxadarako erabilitako sistema