ORBICO jasangarritasun orokorra industrian

Mota
Jasangarritasunaren ikerketa
Bezeroa
Eusko Jaurlaritza
Jarduketa
Erredakzioa
Azalera
Aurrekontua
Urtea
2014
Egoera
Behin betiko dokumentua
Kokapena
Euskal Herria
Lankideak
Ekin; K2K; Tecnalia
Azpimarragarria
Industrial Erakundean Jasangarritasuna
Dokumentua
Proiektua

galerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

ORBICO proiektuan ner group-eko hiru erakundek (Ekin, K2K eta estudio.k) eta Tecnaliak parte hartu dute. Helburu bezala proiektuak erakundearen jasangarritasun osora bideratutako enpresa-egitura lortzea du, abantail lehiakorren bila eta interes-taldeen oraingo eta etorkizuneko beharrak asetuz.  Proiektuak “jasangarritasun” industriala diagnostikatzea ahalbideratu, hobekuntza-plana neurrira egitea eta ekintzen ezarpenera laguntzen du.

ORBICO proiektuak enpresa-jarduera eta bere ingurunea jasangarritasunaren hiru zutabeen ikuspuntutik aztertzen ditu: ekonomia, ingurumena eta gizartea. Hiru dimentsio hauek enpresaren dinamika guztietan era partekatu eta sistematikoan ezartzera norabideratuta dago.

Baterako proiektua izanez, estudio.k-k eraikina eta honen hiri-inguru eta ingurunearen gaiak garatu ditu, adierazleen proposamena eta ikertutako erakundearen jasangarritasunaren alderdi zehatzak hobetu ahal dituen praktika-onen analisia eginez.

ORBICO egitasmoak edozein enpresa-jardueran bidezko eta iraunkorra den giza-garapen eredua lortzeko metodologia praktikoa garatzen du. Hau aztertzen den industrian adierazle batzuen definizioan eta beren balioespenean oinarritzen da.

ORBICO ereduak empresa baten jasangarritasun maila neurtzen du beraren parte diren prozesu bakoitzaren jasagarritasunaren arabera. Horretarako, jasangarritasunaren hiru zutabeen barruan balioztatzea 8 prozesu desberdinetan banatu da: (1) hornitzaileak, (2) eraikina eta atondurak, (3) langileak, (4) ekoizte-prozesua, (5) zuzendaritza eta kudeaketa, (6) produktua, (7) ingurunea, (8) bezeroak. Geroago adierazle bakoitza zehazki aztertzen da kontutan hartuz enpresaren jasangarritasuna hauetako bakoitzaren arabera zehaztuko dela. Ezagutza oinarri sendoa ezartzera lagunduko gaituen argazkia lortu dezakegu. Honek hobekuntza planak garatzea eta helburuak eta bere betetzerako epeak ezartzera lagunduko digu, enpresaren jasangarritasunaren onurarako.

Azkenik, enpresaren eskura jartzen da praktika-onen zerrenda jasangarritasunaren hiru ardatzen sustapenerako. Nabarmendutako 45 puntuetan neurri bakoitzaren deskribapena, irizpide teknikoak eta beraren inplikazioak, eta ekartzen duen ingurumen-inpaktua azaltzen da.