San Andres auzoko urbanizazio proiektua, Lekeitio

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Lekeitioko Udala
Jarduketa
Hiri berrikuntza
Azalera
9.050 m²
Aurrekontua
Urtea
2017
Egoera
Proiektua
Kokapena
Lekeitio
Lankideak
ttipistudio
Azpimarragarria
auzo partaidetza
Dokumentua
Urbanizazio proiektua

Galeria

proiektuaren deskribapena

Lekeitioko Udaletxeak estudio.k-ri eskatu dio San Andres auzoko urbanizazio proiektua-ren erredakzioa.

Urbanizazio proiektua-ren helburua auzokideen bizi kalitate maila zehatz batzuk ziurtatzea da, irisgarritasun zailtasunak dituen auzoaren espazio publikoak, bideak eta sarrerak definituz.

Auzoa, 1.967 urteko 5 etxebizitza blokek osatzen dute, guztira 75 bat etxebizitza dituztenak. Bost bloke hauek paraleloan antolatzen dira, eki-mende orientazioarekin kokatuak, eta behe gehi bost altuera dute. Modu honetan hainbat kale sortzen dira blokeen artean, 10m zabalerakoak eta portalei sarrera ematen diotenak.

Proiektuaren garapena, auzo partaidetza prozesua erabiliz eraman da aurrera Ttipistudio-rekin, auzokideen proposamenak eta zalantzak jasoz eta kontuan hartuz. Hainbat jardunaldietan hamaika ekarpen aintzat hartuta, estudio.k-k bi ordenazio aukera gauzatu ditu, parte hartu duten auzokideen proposamenak auzoaren egoera urbanistikoarekin bat eginez. Bi aukeretan bideen oinarrizko erabilgarritasun betebeharrak bete egin dira.

Jarduketa esparruak 9.050m2 ditu, zeinetik 1.043m2 bost eraikinek okupatzen duten. Gainontzeko azalerak hurrengo erabilerek mugatzen dituzte:

Espaloiak, oinezkoen espazioak: zoladura zonak, oinezkoen erabilerarako. Auzokideen ibilgailuentzako eta larrialdi ibilgailuentzako sarrera ere jasateko prestatuak.

Aparkalekuak: zoladura gogorra ibilgailu bideen alboan, eta zoladura iragazkorra espazio berdeen alboan.

Ibilgailuen bideak: zoladura gogorra, ibilgailuen etengabeko erabilerarako.

Espazio berdeak: espazio libreak zuhaitz, eserleku eta zona berdeekin, auzoaren mugetan kokatuak.

Oinezkoen topalekuak: auzo barneko espazioak, auzokideen elkarrekintzarako. Zoladura iragazkorrarekin, eserleku, landaredia eta zuhaitzak izan ditzakete.

Jardinerak: auzo barneko espazioak, eraikinen alboan, landarediarekin.

Aukera ezberdinei dagokienez, bi alternatiba aurkeztu dira, ibilgailuen bideen trataera eta aparkaleku kopuru ezberdinekin. Barne kaleetan, oinezkoen espazioak ibilgailuentzako noizbehinkako sarrerarekin mantendu dira bi proposamenetan, ibilgailuen irisgarritasuna portaletaraino bermatuz. Eraikinetan igogailuak kokatzeko aukera ere aurreikusten da, hauetarako espazioak libre utziz.

ESTEKAK: #SanAndresBarriztu