Proiektu hau UNE-EN 14006 ekodiseinu normatibaren bidez garatu da, eraikuntza sistema tradizionalak eta berriztagarriak erabiliz. Kasu honetan zurezko CLT panelak fatxadaren kanpoko bilkari moduan erabiliak izan dira eta egitura ordea, hormigoi armatuan egin da. Aireztatutako fatxada hormigoi polimerozko panel uhinduen bidez bukatua izan da kanpoko aldean eta kartoi-igeltsuzko panelen bidez barneko aldean. Zuraren epeltasuna barneko espazioen diseinurako erabilia izan da (barne-patioa, eskailerak, harrera). Bestalde argi naturala garrantzizko elementua da barne-patioei eta atzeko fatxadaren errezel-hormari esker.
JASANGARRITASUN ESTRATEGIAK:
ESTEKAK:
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK TWITTERREN