Erandioko HAPOaren Erredakzio Lehiaketarako proposamenak, eraikitako etxebizitza eta industrial ondarearen berrikuntza eta birgaitzearen alde egiten du, bizitegi-eskaintza handituz eta lurzoru-kontsumoaren beharra txikiagotuz. Hartarako, hiri eremuan Eraikuntzen Inbentarioa lantzea proposatzen da.
Nukleoen arteko komunikazioak bultzatuko dituzten ekintzak planteatzen ditu ere, bereziki motorizatuak ez direnak edo, izatekotan, garraio publikoan oinarrituak. Honek existitzen diren ekipamenduen kudeaketa eta erabileraren hobetzea ahalbidetuko luke.
Bestalde, Hiri Inklusiboaren Mapa lantzea proposatzen da genero eta higikortasun ikuspuntutik metodologia parte hartzaile eta malguaren bitartez.