Kultur Etxearen Birgaitze Proiektua, Loiu

Mota
Kultura-ekipamendua
Bezeroa
Ayuntamiento de Loiu
Jarduketa
Birgaitzea
Azalera
439 m²
Aurrekontua
P.E.M. 438.827 €
Urtea
2016
Egoera
Lehiaketa
Kokapena
Loiu
Lankideak
Azpimarragarria
Birgaitzea; harmaila; eraikuntza lehorra; erabilera anitza
Dokumentua
Proiektua

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Birgaitze proiektua erabilpenean dauden, Frontoi eta Kultur etxe eraikinetan garatzen da partzialki. Erabilpen independientea duten bi eraikin hauek atxikituta daude eta udalerrieran zentruan kokatzen dira Udaletxearen ondoan. Jarduketa nagusia Kultur Etxearen soto oinean gauzatzen da, erabilera aldatzeko eta espazioen konforta hobetzeko.

Birgaitze Proiektuaren Lehiaketarako proposamena zirkulazioen analisian oinarritzen da, bai ibilgailuak bai oinezkoak kontutan harturik. Oinezkoentzako elementu erakargarri moduan nabarmentzen dira plaza eta Udaletxea. Gaur egun Kultur Etxerako sarrera ekialdeko fatxadatik egiten da, udaletxearen atzeko aldetik eta plazarekiko ezkutatua. Hori dela eta, sotorako sarrera berria sortzea proposatzen dugu plaza-Udaletxe- Kultur-Etxe eta Frontoi erlazioa indartzeko. Sarrera berria bolumen deigarri batek osatuko du eta auditoriorako sarrera independentea ahalbidetuko du plazaren ondoan.
Proponemos realizar un nuevo acceso exterior a los espacios del Kultur Etxe situados en la planta sótano desde la fachada sur del mismo edificio, potenciando la relación entre: la Plaza- Ayuntamiento- Kultur Etxe y Frontón. El nuevo acceso será un volumen que atraerá la atención y posibilitará el acceso independiente al Auditorio desde el exterior y junto a la plaza.

Birgaitze proiektuaren ideia nagusia ikuskizunen emanaldiak eta ikusleen gozamena ziurtatzen duen erabilera anitzeko espazioa sortzea da. Proposamenak erabilera bikoitzeko espazioa sortzen du: barnean eta kanpoan. Barneko espazioa kanpoko egoera klimatikoekiko babestua dago, konfort akustiko eta luminiko maila altuagoak ere asetzen dituelarik. Bestalde, kanpoko espazioa udarako bikaina da, ikuskizun libreagoetarako egokia da, hala nola filmen proiekziorako. Gainera batera funtzionatu dezakete, eszenatokia bi publikoen (barnekoak eta kalekoak) erdian kokatuz.

Proposatutako birgaitze proiektu honetan, eszenatoki berria beti ere plataforma berak osatzen du eta publikoaren kokapena da aldatzen dena. Eszenatokia egoera ezberdinetara egokitzeko itxitura bertikal mugikorrak diseinatzen dira. Malda kanpoko auditoriora egokitzeko elementu mugikorrak eta zurezko elementu aurrekotziak erabiltzen dira, harmailak sortuz. Muntaia eta desmuntaia erraza da elementu metalikoei esker (angularrak eta torlojuak).

JASANGARRITASUN NEURRIAK:

 

ESTEKAK:  #proyectoRehabilitaciónLoiu