Basauriko HAPO-a lantzeko mandatuaren barruan aurreko ikerketa den lehen atala garatu da.
Aurreko Ikerketako lan honetan, berrikuste xeheagoa eskatu duten alderdiak populazio-datuak eta planeamenduaren kudeaketa eta garapenari buruzkoak izan dira.
Etxebizitza beharraren analisia, interes asko eragiten duen kontuak, gaur egun Basaurin den etxebizitza kopuruaren analisitik, Etxebidek erregistratutako etxebizitza sozialaren eskaeratik eta udalaren bizitegi-ahalmenaren aldetik ekin zaio.
Existitzen den dokumentazioaren gaurkotzean, indarrean dagoen Plan Orokorraren informazioa landutako topografiara eta udaleko katastroan bildutako jabetza mugetara moldatu da, eta egikaritze unitate, jarduketa isolatu eta landagune bakoitzeko fitxa bat landu da, eraikinen datuak jasoz azalera, urteak, erabilera eta etxebizitza kopuruari dagokionez.
Azkenik, Hiritarren Parte Hartze prozesuaren barruan Hiri Inklusiboa proposatu zen, Hiri Debekatuaren Maparen lantzearen eta Basauriko Hiri Behatokiaren galdeketaren bitartez. Ekintza hauek hiritarren balioespena jasotzea arrazoi bezala dute, udalerriaren alderdi positiboak eta hobekuntza eremuak identifikatuz.