100 etxebizitzako proiektu honek 88 BOE etxebizitza eta 12 etxebizitza sozial garatzen ditu. Proiektua VISESAK sustatzen du eta Bilboko mendebaldean kokatzen den Olabeaga auzoan kokatzen da. BOE eta etxebizitza sozialak, itsasadarretik Kobeta mendiaren magalerantz malda nabarmena duen orubean kokatzen dira. Etxebizitzak San Nikolas Olabeaga kalearekiko kota paraleloetan antolatzen dira Zorrozaurre auzoari begira. BOE eta etxebizitza sozialak, orubearen maldara egokitzen diren hiru ardatzen arabera ordenatzen dira zazpi bloke ezberdinetan. Blokeek hamabi metroko sakonera dute, behe oin eta lau goi oinetako perfilarekin. Eraikinak hormigoi armatuzko egitura dute eta fatxadari dagokionez, aire kameradun bi orritako adreiluek osatzen dute, isolamendu termikoa barne. Fatxada hauen kanpoko akabera morterozko zarpiatuarekin gauzatzen da kasu gehienetan, kolore ezberdinak erabiliz bloke bakoitzeko hegaletan. Hutsunetako tarteetan ordea, bistako adreilua erabiltzen da fatxadaren akaberarako. Kanpoko espazioei dagokionez, BOE eta etxebizitza sozialek osatzen duten hiru blokeen arten bi kale antolatzen dira, bata ibilgailu-sarbidearekin eta bestea oinezkoentzako soilik.
LOTURAK: