estudio.k Dair Ingenieros-ekin UTE-an, Arratzun kokatutako Busturialdeko suhiltzaile parke berria-ren obra zuzendaritza eraman du. Eraikina, Bizkaiko Foru Aldundiko arkitektoak, Eduardo Arangurenek proiektatua izan da, eta Bizkaia Azpiegiturak S.A.M.P.-k sustatua.
Suhiltzaile parke berria BI-2238 errepidearen alboan kokatzen da, Arratzuko Barrutia auzoan, Kortezubiko udalerriaren alboan.
Bi bolumenek osatzen dute: eraikin nagusia batetik eta entrenamendu dorrea bestetik. Lehenengo hau aldi berean, alde batetik egoitza eta bulego eraikinak, eta bestetik garaje eraikinak konposatzen dute.
Eraikinak Busturialdeko suhiltzaile zerbitzuak baitan hartzen ditu, eta txanda bakoitzeko beharrei erantzuten die. Logelak, jangela eta sukaldea, aldagelak, bainugelak, garbiketa gela, gimnasioa eta abar banatzen dira batik bat, eguneroko erabilerarako. Gainera, bilera gelak, formakuntza gela eta orokorrean parkeak behar dituen gainerako espazioak ere ezartzen dira.
Egitura bere osotasunean elementu aurrekoitziekin gauzatua izan da, zimenduak izan ezik. Eraikin nagusia, hormigoi aurrekoitziko habe eta zubeteekin, eta forjatu albeolarrekin altxatu da; eta garajean zurezko zein altzairuzko zertzak erabili dira, tailerrean fabrikatuak. Modu berean, entrenamendu dorrea ere, hormigoi aurrekoitziko panelak eta tailerrean eraikitako altzairuzko egitura erabili ditu, bi faseetan muntatua.
Itxiturak, fabrikazko orri nagusi batek osatzen ditu, barnetik estalia, eta kanpotik akabera ezberdineko fatxada aireztatu batekin: altzairu galbanizatuko txapak eta aluminiozko konpositea.
Gainera, banatzaile hidrodinamiko zikloniko bat ere instalatu egin da. Sistema honen bitartez, azalerako koipeak, ibilgailuen garbiketako zikinkeriak eta aparrrak (kamioiekin egindako suteen frogetan erabiliak) banatzen dira, ondoren euri uren udal sarera ur garbia isurtzeko.
Instalazioei dagokienez, energia berriztagarriak erabili dira ur bero sanitarioaren eta berokuntzarako, aerotermia eta geotermiaren bitartez. Egoitza eta bulego eraikinak gainera bero berreskuratzaileko aireztapen sistema du.
Honen emaitza, modu egokian isolatutako itxiturekin konbinatuta, energia beharretan, energia kontsumoan eta CO2 isurpenetan “A” kalifikazio energetikoa duen eraikina da.
Dronarekin grabatutako bideo osoa ikus dezakezu hemen.