Kirol Ekipamenduen Inbentarioa eta Diagnosiaren arrazoia, Bizkaiko lurralde historikoaren instalazioen eguneratutako informazio-oinarri bat sortzea da. Lan honen bitartez ekipamenduen egoera, erabilera-gradua eta zerbitzatzen duten biztanle kopuruari egokitzapena balioesten da. Analisi-eremua 110 udalez osatuta dago.
Kirol Ekipamenduen Inbentarioaren lehen fasean BFA-tik eta udaletxetatik jasotako informazioa egiaztatu zen, desberdintasun ugari antzemanez. Desadostasunak zuzendu ostean, datuak digitalizatu ziren Informazio Grafikoko Sistema bat osatuz non instalazio bakoitzaren kokapena bere fitxara lotzen zen.
Bigarren fasean, alde batetik kirol ekipamenduen estandarren egokitzapena aztertzen da. Horretarako instalazioen erabilgarritasuna zerbitzatutako biztanleriaren arabera erlazionatzen da, lege sektorialetatik eta Inbentario beratik jasotako informazioa iturritzat hartuz. Bestalde, gaur egungo ekipamenduen Diagnosia eta Analisia egiten da eraikuntza elementuak, atondurak eta araudia betetzea balioetsiz.
Azkenik, eta ebaluazio honen ondorio bezala, ekipamendu bakoitzarako Jarduera-Lerroak proposatzen dira. Hauek lau modulotan banatzen dira: mantenua, oinarrizko birgaitzea, egokitze-birgaitzea eta birgaitze osoa. Moduluak era independiente edo beteragarri edo osagarrian ezartzeko pentsatu daitezke. “Kirol ekipamenduen jasangarritasun hobekuntzak” atala sartzen da ere, ingurumenaren hobekuntzarako lagungarriak diren instalazioen konponketarako eta hobekuntzarako gomendio batzuekin.
Gainera, lehentasuna emateko jarduera batzuei beste batzuen aurrean metodologia bat ezartzen da. Horretarako bi irizpide hartzen dira: eragindako eraikunza-elementu bakoitzeko antzemandako hutsen garrantzia eta hondatze-gradua, eta instalazio jakin bakoitzak zerbitzatzen duen biztanleri kopuru teorikoa.