Kirol eraikina zerbitzu ezberdinek osatzen dute; bi igerileku estaliak dagokien aldagela eta zerbitzuguneekin, kafetegia duen gune publikoa, gune administratiboa, gimnasioak eta sauna.
Proiektuaren gida-lerroa izan dira, alde batetik funtzionalitatea eta bestetik bere inguruarekiko fokalizatzailea den izaera publikoa hornitzeko asmoa. Igerilekuak gune zabal eta argian kokatzen dira, kanpoko solariumarekin zuzenki erlazionatua. Gune nagusi honetara atxikitzen dira hiru solairuak, barne eta kanpo espazioak bisualki erlazionatuz.