Metro trenbidearen estaldura, Urduliz

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Urdulizko Udaletxea
Jarduketa
Hiri berrikuntza
Azalera
1.400 m²
Aurrekontua
1.700.000€
Urtea
2017
Egoera
Lehiaketa
Kokapena
Urduliz
Lankideak
Azpimarragarria
Hiri berrikuntza
Dokumentua
Urbanizazio proiektua

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Urduliz hiria zeharkatzen duen Metro trenbidearen estaldura proiektuak, azpiegitura honek okupatutako espazioa hiritarrei bueltatzea du helburu. Trenbide Metropolitanoaren azpiegiturek (geltokia, nasak, bideak etab.) okupatzen zuten azalera honen integrazioa ez da helburu erraza, luzera handiko eta zabalera gutxiko espazioak baitira, inguruan eragina izandako trazadura geometriko zehatza dutenak.

Egungo trenbidearen azpiegituraren desagerpenak, espazio hauei erlazionatzeko, hedatzeko, pasealeku izateko eta abarrentzako aukera ematen die.

Aurkeztutako proposamena “Geltoki Plaza”-ren inguruan espazio zentral bat sortzean datza, egungo hiri egituran baturagune puntu funtzioa izango duena. 1.400m2 batez besteko azalerarekin, espazio honek Aita Gotzon kalea zeharkatzen du, metroaren sarreratik, geltokiko larrialdi irteera inguruan dagoen bizitegi multzoraino. Orubeko jatorrizko altuera aldaketa 4 harmailadun plaza baten bitartez gauzatzen da.

Metro trenbidearen estaldura lanak geltokiaren irteeratik trazaduraren bukaeraraino, modu bateratuan planteatzen dira, espazio publikoak antzeko trataera izan dezan, hiri hedapenari bateratasun zentzua emanez.

Modu berean, espazio publiko honen trazadura lineala erabiliz, 500m baino luzera gehiagoko bidegorri bat proposatzen da, jarduera esparruaren bi muturrak lotuz. Honek, Sopelako zonalde industrialderantz joango den trazadurarekin jarraipena izango du.

Ibilgailu, txirrindula eta oinezkoentzako plataforma bakar eta bakartua proposatzen da, zuhaitz, farola eta mutiloi elementuak erabiliz hauen banaketarako.

Azkenik, babeserako bi elementu garbi eta garden aurkezten dira, “Geltoki Plaza” eta metro sarrera-irteeraren espazioen kalitatea indartzeko asmoz. Honela, puntu hauek biztanleentzako elkartoki puntu bihurtuko dira. Estaldura hauen euskarriek metroaren kutxa-egituraren hormen lerrokadura jarraitzen dute, eta “EFTE” motako material arinez estaltzen dira.

ENLACES: #PlazaUrduliz