Hernaniko Ertzainetxearen eraberritzea – Lehenengo Fasea

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Jarduketa
Hiri Berrikuntza
Azalera
891 m²
Aurrekontua
232.178€
Urtea
2020
Egoera
Bukatua
Kokapena
Hernani
Lankideak
Azpimarragarria
Hiri Berrikuntza; Irisgarritasuna
Dokumentua
Proiektu eta Zuzendaritza

Galeria

proiektuaren deskribapena

Proiektu honen helburua Hernaniko Ertzainetxea-ren eraberritzea da, hiri sarean integratu eta hiritarrei arreta adeitsuagoa egiteko asmoz.

Eraberritze honek bi fase ditu. Lehenengo honetan kanpoko espazioen gauzatzean oinarritzen gara, eta etorriko den bigarren fasean eraikin barruko hiritarrentzako arreta espazioen berritzea gauzatuko da (itxaron gela, salaketa gelak, komunak eta abar.).

Lehenengo fase honetan, kanpoko espazioak hiri sarera zabaltzen dira, jatorrizko hesi fisiko eta bisualak ezabatuz.
Horretarako, lehenik eta behin, kanpo itxitura perimetrala moldatu egiten da, partzelaren parte bat hirira irekita utziz. Honek eraikinaren irisgarritasuna lortzen laguntzen du, erabiltzaileen sarrera modu atseginago batean eginez. Itxitura perimetral honekin jarraituz, altzairu galbanizatuko hodi bertikalekin hesi berri bat diseinatzen da, begi bistan oso iragazkorra dena, baina hesi fisikoaren funtzioa betez. Hodi hauek kolore berdeekin margotuak daude, jatorrizko itxituraren estetika jarraituz.

Itxitura berriaren hodi bertikalak “tresbolillon” banatzen dira, metal janta horizontalen bidez lotuak. Honela, sei elementuetatik hodi bat zoruan landatzen da, gainontzekoak airean utziz, itxitura asko arinduz. Eraikuntza sistema honekin gainera, etorkizuenan egon daitezkeen mantentze lanak ere errazten dira.

Beste alde batetik, sarrera berriaren konfigurazioa dela eta, oinezkoentzako bi bide proposatzen dira, inguruko mugimendu nagusiekin lotua. Hauek, eraikineko sarreraren aurrean elkartzen dira. Gainera, bi bide hauek inguruko zuhaitz eta landareak errespetatuz ezartzen dira.
Bi bide hauetako bakoitzaren hasieran, txirrindulentzako aparkaleku bana instalatzen dira, langile zein hiritarren erabilerarako, garraiobide jasangarriak sustatuz.

Azkenik, Hernaniko Ertzainetxea-ren eraberritze lanak, kanpoko espazio honen iluminazio instalazioak berrituz osotzen dira, igarobide berrien alboetan luminaria berriekin; baita itxitura berrien alboko landareen bidez ere.