BILBAO RÍA 2000-k Barakaldoko RES AL-6 egoitza partzelako urbanizazioa-ren obrak martxan jarri ditu, Nerbioi erribera-ko pasealekuko tarte baten berriztatzea eta partzela honen eta RES AL-5-aren arteko plaza berri baten eraikuntza barnean hartzen dituenak.
Erriberako pasealekuaren obrek Portu kaiaren aurrekaldeko berrurbanizazioa ekarri dute. Honek 6,5m zabalerako espaloia, 5,85m zabalerako zonalde loratu eta zuhaiztua, eta 2,5m zabalerako bidegorria baitan hartzen ditu.
Bai berdegunea zein bidegorria plazaren parean mozten dira, oinezkoen ibilbidea errazteko asmoz, ibaiaren bi ertzak lotzen dituen txaluparen kaira heldu daitezen. Kai hau bera ere birgaitu egin da, urbanizazioaren kotekin berdintzeko asmoz. Horretarako, korten altzairuzko txapa moztu egin da atearen gainetik.
RES AL-5 eta RES AL-6 partzelen arteko espazioan, plaza berri bat egokitu da berdegune horizontal batekin, zeinen erditik oinezkoentzako arrapala batek zeharkatzen duen, kaira bidean. Enparantza honek Altos Hornos etorbidearen eta itsasadarreko pasealekuaren arteko kota aldaketa berdintzen du. Berdegune zabala du, landatutako zuhaitzekin eta tartekatutako hormigoizko harmailekin, egoteko zonalde bezala erabiltzeko. Harmaila hauetan zurezko hamabi banku kokatu dira, eserleku eta bizkarraldearekin.
Plaza hau lotura puntu berri bat bezala konfiguratu egin da, hiri nukleoaren eta ibaiaren arteko lotura errazten duena, oinezkoentzako iragazkorra eta itsasadarraren perspektiba berriak irekitzen dituena.
Bestetik, zonalde honetan aurrera eramandako beste jarduketak, plazan zein pasealekuan argiztapen sare berriaren instalazioa, hiri altzari berrien gauzatzea eta komun aurrekoitzi eta autogarbigarrien kokatzea izan dira.
Guztira 84 zuhaitz berri landatu dira, hamaika espezietakoak: 29 haritz (guercus cerris), 7 arte (quercus ilex), 17 gereziondo (pronus serrulata), 22 madariondo (pyrus calleriana), 6 lizar (fraxinus excelsior) eta 3 haltz beltz (alnus glutinosa).
Azkenik, pasealeku berriaren bi muturrak egokitu dira, alboetako pasealekuekin lotzeko: Galindoko erriberarekin iparraldetik eta Errontegi zubiarekin hegoaldetik.
Hiri espazioa, BILBAO Ría 2000 1998. urtetik aurrera eramaten ari den Urban-Galindo eremuko pieza bat gehiago da. Jarraipena izango duena besteak beste, RES AL-7 partzelako urbanizazioa eta etorkizuneko Nerbioi erribera-ko parkearekin.