Haurrentzako parkearen estalkia Okondon

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Okondoko Udaletxea
Jarduketa
Hiri berrikuntza
Azalera
180 m²
Aurrekontua
37.000€
Urtea
2019
Egoera
Bukatua
Kokapena
Okondo (Araba)
Lankideak
Azpimarragarria
Hiri berrikuntza
Dokumentua
Proiektu eta Zuzendaritza

Galería

DESCRIPCIÓN DE PROYECTO

Okondoko Udaletxearen eskutik, estudio.k-k udalerri erdiguneko Carlos Garaikoetxea Hiribidean dagoen haurrentzako parkearen estalkia -ren gauzatze proiektu eta obra zuzendaritzak aurrera eraman ditu.

Urbabil S.A. enpresak burutu ditu markesinaren eraikuntza lanak. Udaletxeak, bere obra brigadaren eskutik, jolas parkearen eta zoladura teknikoaren desmontai lanak, hondaketa eta hormigoi armatuzko zapaten eraikuntzak burutu ditu, baita zoladura eta zoru tekniko berriaren eraikuntza ere, behin estaldura lanak amaituta zeudela.

Markesinaren egitura, galbanizatutako altzairuzko hiru portikok osatzen dute, perfil laminatu eta S275JR altzairu-xaflen bidez indartua, sekzio ezberdinekin osotuta.

Era berean, portikoa bi euskarrik zirkularrez osotuta dago, 200×6 mm-koa, eta 6,34 eta 4,34 m altueretakoak. Hauen gainean, 464mm altuerako IPE-360 BOYLE motako habe bat landatzen da, 240mm diametroko zulo hexagonalen bidez arindua.

Habe nagusiak 1,00 m eta 1,74 m-ko bi hegaldura ditu ere bai, zutabeen alde banatan. Hegaldura hauek IPE-360 batetik eratorritako “T” perfil baten bitartez burutzen da, altuera aldakorrak dituztenak.
Portiko nagusiaren zabalera 14,15 m-koa da.

Estalkia, 14,13% maldaduna, CF 200×3 uhalekin indartuta dago, 2,00 m-ro bananduak. Hauen gainean, 16mm lodierako DAMPALON DM-16 16/609 motako polikarbonato zelular zaflak kokatzen dira, kolore urdinekoak, eta aluminiozko separadore eta altzairu galbanizatuzko torloju bereziekin eutsiak.

Honetaz gain, portikoak zeharka ere lotzen dira, IPE-300 habeen bitartez, egitura bi norabidetan zurruntzen dutenak.

Beste aldetik, euri urak zorroten bakar batetik kanporatzen dira, estalkiaren eki muturrean. Zorroten hau euri uren sarera konektatzen da gertuko arketa batera doan tutu baten bidez, estalkiaren ipar-ekialdean.

Iluminazioa LED argi bidez egiten da, portikoen erdigunetik eskegitako plater motako hiru luminariekin.

Amaitzeko, erabilitako egiturari esker, etorkizunean haurrentzako parkearen estalkia handitzeko aukera dago, mendebaldean bi portiko berri eginez.