ACTUACIONES EN ELEXADE CONTEMPLADAS EN EL PGOU DE GORLIZEL


GORLIZEKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA

Mota
Hirigintza
Bezeroa
Gorlizko Udala
Jarduketa
Planeamenduaren berrikustea
Azalera
1.029 ha.
Aurrekontua
Urtea
2022
Egoera
BEHIN BEHINEKO ONESPENA
Kokapena
Gorliz, Bizkaia
Lankideak
Basoinsa, MAS Abogados
Azpimarragarria
Hirigintza, Jasangarritasuna
Dokumentua
HAPO- Behin-behineko onespena

Galeria

 

 PROiektuaren deskribapena

Gorlizeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra udalerriko hirigintza garapena antolatu eta planifikatzen duen dokumentua da.

2022ko martxoko Udal Bilkuran izan zuen Behin-behineko Onespena. 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerria denez, Bizkaiko Aldundiaren eskumena da honakoa behin betiko onartzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arabera.

Hiritarren eta erakundeen partehartzea

Zortzi urte hauetan hiritar eta erakundeekin egindako prozesu partehartzaileak aipamen berezia behar du. 2019ko abenduan Hasierako Onespena jaso ondoren, honakoa hiritar eta instituzio ezberdinei aurkeztu zitzaien. Ia laurogeita hamar ekarpen aurkeztu ziren, interes partikularrekoak zein orokorrekoak. Denak aztertu eta gero, bakoitzari dagokion erantzun xehatua eman zaio.

Horrela, Planak Udaletxeak neurri batean edo bere osotasunean onartu dituen ekarpenak bereganatu eta integratu ditu.

INGURUMENA

Gorlizek zaindu eta sustatu beharreko hainbat naturgune babestuak ditu, besteak beste, hondartza, duna fosilak, Astondoko pinudia, flyscha, Billanoko labarra edota Butroiko itsasadarra eta estuarioa.

Honekin batera, hasierako diseinu faseetatik ingurumen baldintzatzaileak gainjarri dira, hala nola, zarata, uholde arriskua, bisoi europarraren babesa eta konserbatzioa, espezie inbaditzaileak ezabatzea…

jasangarritasuna

Lurzorua baliabide mugatua eta berriztaezina da.

Hori dela eta, lurzoru berrian hedatu beharreandagoen hiri traman txertatzea da helburua, dentsitate egokiarekin.

Planak hutsik eta eraldatuta dagoen hiri lurzoruan kokatzen ditu jarduketa berriak, lurzoru urbanizagarrien hedapena galaraziz. Horretarako, indarrean dagoen legedia aplikatzerakoan jada hiri lurzoruak aintzat hartu ezin daitezkeen lurzoruak aztertu dira.

etxebizitza

Gorlizeko Herri Antolamendurako Plan Orokorrak proposatzen du Lurralde Antolakuntzarako Gidalerroek eta Bilbo Metropoliarraren Lurralde Plan Partzialak iradokitzen duten hazkunde baino neurridunagoa.

Proposatzen diren 500 etxebizitza baino gehiagotatik, 200 inguru aurretiko planetik datoz, egikaritu ez diren orubeetan. Bestalde, eremu jakin batzuetan, familia bakarreko etxebizitzak etxebizitza bifamiliarretan bilakatzea proposatzen du, eskaintza beste 100 etxebizitzatan gutxienez handituz.

Planak hiri lurzoruan bizitegi jarduketa berriak garatzen ditu. Lurzoru urbanizagarria Urezarantzan soilik planteatzen du, bizitegi sektor berri eta murriztuta batean. Jarduketa berri hauetako etxebizitzen %40 baino gehiago babes publikokoak izatea bermatzen da.

Bestalde, beharrezkoak diren etxebizitzen %23, udako etxebizitzak lehenengo etxebizitza bihurtuz bermatu daiteke.

Azkenik, Elexalden ez ezik, lonjak etxebizitza bilakatzea baimentzen du Planak.

elexalde

Elexalden helburua kalea harremanetarako gune gisa berreskuratzea da. Oinez zein txirrinduan eguneroko erosketak egitea, eta lasai jolastea edota terraza batean egotea bilatzen da.

Horretarako, Planak Itsasbide inguruko lokaletan merkataritza erabilera bermatzen du. Honetaz gain, Larraganenan plaza berri bat proposatzen du, anbulategi eta lur azpiko garaje batekin.

Mugikortasuna

Planak oinezko eta txirrindua bidezko mugikortasuna lehenesten du ibilgailuen zirkulazioaren aurrean, jada existitzen den bidegorri sarea hedatuz.

Bi aparkaleku berriak proposatzen ditu: bata lur azpian Larraganenan eta bestea hilerri ondoan, azken hau udako ibilgailu kantitate handiagoa jasan ahal izateko.

ekipamendu berriak

Planak anbulategi berri bat proposatzen du Elexalden, eta kultur eta gizarte zentro/auditorioa Tribiñun, itsasontzia dagoen biribilgunearen ondoan, hain zuzen.

Honi gehitu behar zaio Urezarantzako bizitegi sektoreak aurreikusten duen lurzorua hezkuntza zentro bat eraikitzeko.

ESTEKAK:  Estudios previos del PGOU de Gorliz  /  Avance PTP Bilbao Metropolitano