Barakaldoko RES AL-7 partzelari lotutako urbanizazio proiektuaren gauzatzea.
Barakaldoko Urban-Galindo Proiektua ezinbestekoa da hirigunea itsasadarrera hurbiltzeko, eta hiri birgaitzea garatzen du antzina fabrikak eta Bizkaiko Labe Garaietako tximiniak okupatzen zuten lursailetan.
Eki Galindoko jarduketaren garapenean, urbanizazio elementu garrantzitsuenak burutu dira, Altos Hornos etorbidea besteak beste.
Gauzatutako urbanizazioak eraikin bakoitzaren partzelak egokitzea du helburu. Modu honetan, partzela bakoitzari dagokion esparruak fase ezberdinetan aurrera eramango dira.
RES AL-5 eta RES AL-6 faseak egin ostean, proiektu honetan RES AL-7 partzelari dagozkion urbanizazio lanak jorratu dira.
Proiektu honen diseinua jarraian aipatzen diren baldintzek mugatu dute:
RES AL-7 partzelari lotutako esparru osoaren urbanizazio lanak, zonalde ezberdinetako aktuazioak eragin ditu, modu orokorrean jarraian azaltzen direnak:
Alde batetik, beheko aldean, kaiarekiko paralelo diren bideak, parterreak eta bidegorriak osatutako erriberako pasealekua RES AL-7 partzelako etxebizitzekin konektatzeko lanak burutu dira. Beste aldetik, Altos Hornos Etorbideko instalazio sareak gauzatu dira, RES AL-8, RES AL-9 eta “terciario 2” partzelei jarraipena emanez.
Lehen aipatutako bi zonaldeen arteko lotura elementu gisa, eskailera eta banatze parterre bat egin dira.
Gainera, pasealekuaren eta bidegorriaren arteko pasealekuan, bi aldaketa gin dira, oinezkoentzako ibilbideak modu zuzenean egin ahal izateko.