Eibarko Igerilekuen Aldagelen Berritzea

Mota
Kirol-ekipamendua
Bezeroa
Eibarko Udala
Jarduketa
Berrikuntza
Azalera
300 m²
Aurrekontua
270.000€
Urtea
2016
Egoera
Bukatua
Kokapena
Eibar
Lankideak
Azpimarragarria
Berrikuntza; irisgarritasuna
Dokumentua
Proiktua eta Zuzendaritza

Galeria

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Eibarko Udaletxearen eskutik, estudiok-k Ipurua-ko polikiroldegiaren igerilekuen aldagelen berritzea aurrera eraman du.

Igerilekua 1989 urtean eraiki zen, Francisco Javier Arguinzoniz eta Xabier Martin arkitektoen 1988 urteko proiektuaren arabera.

Aldagelak jasotzen dituen eraikina 3 solairuz osatua dago: gela teknikoak biltzen dituen sotoa; igerileku mailan kokatzen den eta aldagelak, komunak, harrera-lekua, arropa-biltegia eta tabernarako tokia (erabilerarik gabea gaur egun) dauden behe solairua; eta estalki erabilgarria. Estalki honetan, solarium erabilera duen terraza dago, taberna erabilerarako modulu aurrekoitzi bat duena.

Proiektuaren helburua eraikinaren behe solairuko aldagelen berrikuntza da, instalazio, akaberak eta altzariak berrituz gaur egungo arautegia kontuan hartuz. Aldagelak dauden behe solairuak 357,84m2-ko azalera eraikia du, eta 289,22 m2-ko azalera erabilgarria.

Gauzatutako aldaketak hurrengoak dira:

Mugikortasun gutxiko pertsonentzako sarreren eta komunen egokitzapena igerileku barruan.
Klimatizazio hoditeria gelaren berritzea.
Instalazio hidraulikoaren berritzea.
Instalazio elektrikoaren berritzea.
-Formatu handiko adreilu trenkaden gauzatzea.
Akaberen kokapena.

ENLACES: #aldagelenBerrikuntza