Lekeitioko San Andres auzoko urbanizazio obrak amaitu dira iada.
Urbanizazio proiektua-ren helburua auzokideen bizi kalitate maila zehatz batzuk ziurtatzea zen. Horretarako, irisgarritasun zailtasunak zituen auzoaren espazio publikoak, bideak eta sarrerak definitu dira.
Auzoa, 1.967 urteko 5 etxebizitza blokek osatzen dute, guztira 75 bat etxebizitza dituztenak. Bost bloke hauek paraleloan antolatzen dira, eki-mende orientazioarekin kokatuak, eta behe gehi bost altuera dute. Modu honetan hainbat kale sortzen dira blokeen artean, 10m zabalerakoak eta portalei sarrera ematen diotenak.
Jarduketa esparruak 9.050m2 ditu, zeinetik 1.043m2 bost eraikinek okupatzen duten.
Proiektuaren garapena auzo partaidetza prozesua erabiliz eraman zen aurrera, Ttipistudio-rekin batera, auzokideen proposamenak eta zalantzak jasoz eta kontuan hartuz. Hainbat jardunaldietan hamaika ekarpen aintzat hartuta, estudio.k-k bi ordenazio aukera gauzatu zituen, parte hartu zuten auzokideen proposamenak auzoaren egoera urbanistikoarekin bat eginez.
Urbanizazio obren azkeneko emaitzak auzokideen zein teknikoen ekarpenak eta inguuruko hirigintza bladintzak bildu ditu.
ESTEKAK: #SanAndresBarriztu