Lemoako HAPOaren erredakzio proposamenak bilatzen du lurralde eredu orekatu bat lortzea, hiri-espazioak hobetuz eta lurzoru-kontsumoa optimizatuz lurzoru berria okupatzea baino lehen. Lemoarako hiri integratu bat bilatzen da, dentsitateak eta tipologiak lurraldearen gaitasunari eta udalaren izaerari moldatuz.
Lemoako Ingurune Fisikoaren alderdi nabarmenak balioetsiko dira, aurrez ikusitako erabilerentzako lurzoruaren harrera-ahalmena analizatuz eta eraginda egon daitezkeen eremuen ezaugarriak aztertuz. Halaber, aisia-eremu koherenteak ezartzeko balio turistiko eta aisialdikoak identifikatuko dira, baita ere aldagai kulturalak eta naturalistikoak ezagutzen lagunduko duen bide naturalen sarea.
Eraikuntzaren Inbentarioaren bitartez eraikitako etxebizitza eta industria ondarearen egoera, benetazko etxebizitza behar eta birsorkuntza eta bergaitze eremuak ezagutzea bilatuko da. Gainera, zalantzazko bideragarritasuna dituzten eremuak ikustatuko dira eta hiri-bizigarritasun faktore bezala merkataritza indartzen duen garapen ekonomikoko eredu bat bilatu.
Bestaldetik, segurtasun gabeko puntuak zehazteko eta mugikortasunaren analisirako Lemoako Hiri Inklusiboaren Mapa landuko da. Honela, auzoen arteko loturak eta gizarte osoaren mugikortasun kalitatea hobetzea bilatuko da, irisgarritasun integrala erraztuz eta udal osoari zerbitzua esakainiko duten bizikidetasuneko, aisiako, kirola praktikatzeko edo bestelako erabileretako espazio publikoak diseinatuz.