C3 Etxebizitza Birgaitze Energetikoa, Algorta

Mota
Etxebizitza
Bezeroa
Auzokide komunitatea
Jarduketa
Birgaitze energetikoa
Azalera
Aurrekontua
Urtea
2017-2020
Egoera
Bukatua
Kokapena
Getxo
Lankideak
Azpimarragarria
birgaitze energetikoa; fatxada birgaitzea; etxebizitzak
Dokumentua
Proiektua eta Zuzendaritza

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

C3 etxebizitza birgaitze energetiko proiektuak Algortan kokatzen den etxebizitza eraikinaren barneko konforta hobetzea eta berokuntza sistemaren kontsumo energetikoa murriztea, suteen kontrako instalazioak jartzea eta irisgarritasun baldintzak hobetzea du helburu. Honekin, komunitateak Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Plan Renove dirulaguntzak jaso ahal izan ditu.

Eraikina 1971 urtean eraiki zen eta bi eskaileradun ezkaratz bakarra du. Ezkaratz bakoitzak antolaketa ezberdina du, eskailera batek bost altuera ditu eta besteak lau, guztira 27 etxebizitza dituela. Sotoan eta tarteko sotoan garajeak kokatzen dira eta atikoan ordea, trastelekuak.

Etxebizitzei eta estalki azpiko espazioari dagozkien fatxada guztiak birgaitu egin dira. Kanpoko fatxadetarako akaberan material zeramikoa duen fatxada aireztatua erabili da. Elementu honen diseinurako jatorrizko fatxadaren izaera kontutan hartu da. Horrela fatxada berriak elementu lauak eta erliebedunak konbinatzen ditu, eta bi koloretako piezak. Elementu hauen bidez, egungo eraikinaren banda horizontalak nabarmenduko dira eraikinaren fatxada berrian. Barneko fatxaden etxebizitza birgaitze energetikorako SATE sistemako fatxada aukeratu da. Fatxada bakoitzaren isolamendu maila optimizatu egin da orientazioaren arabera eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmoz.

Bestalde, etxebizitza birgaitze energetikoa osotzeko estalkietan ere aldaketa proposatu egin dira estalki-lauan isolamendu termikoa jarriz. Estalki nagusia da hau eta honen azpian azken solairuko etxebizitzak kokatzen dira, eta komunitatearen terrazako forjatua ere osatzen du.

Birgaitze proiektuaren azkenengo neurri pasiboa atikoko leihoen aldaketa da, isolamendua eta iragazkortasuna hobetuz.

Azkenik etxebizitza birgaitze energetikoaren alternatiba moduan planteatu egin da, berokuntza sistema zentralaren aldaketa. Gaur egun gasolioa erabiltzen du sistemak erregai moduan eta proposatutako aldaketarekin gas naturala erabiliko zen. Galdarak ere aldatuko dira, zaharren ordez kaskadan lan egiten duten bi kondentsazio-galdara berri proposatzen dira. Neurri aktibo honen bidez berokuntza eta ur-bero instalazioaren errendimendua igoko genuke eta CO2 emisioak asko murriztuko ziren.

Suteen kontrako instalazioei dagokienez, su-itzalgailu, sakagailu, larrialdi argiztapen eta detektore eta alarmak instalatu dira.

Amaitzeko, irisgarritasun baldintzak hobetu dira eraikineko sarrera nagusian, atariko eskailerak arrapala batengatik ordezkatuz.

JASANGARRITASUN ESTRATEGIAK:

 

ESTEKAK:  #C3birgaitzeEnergetikoa

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save