Sestaoko Albiz-Santiago Llanos zaharrentzako egoitzaren fatxaden birgaitzea

Mota
Ekipamendua
Bezeroa
Azpiegiturak S.A.M.P.
Jarduketa
reforma
Azalera
Aurrekontua
P.E.M. 975.546,43 €
Urtea
2023-2024
Egoera
Bukatua
Kokapena
Sestao
Lankideak
Azpimarragarria
eraberritzea, birgaitze energetikoa
Dokumentua
Proiektu eta Zuzendaritza

Galeria

proiektuaren deskribapena

Estudio.k-n Sestaoko Albiz-Santiago Llanos zaharrentzako egoitzaren fatxaden birgaitzea gauzatu dugu, Azpiegiturak S.A.M.P. eta Bizkaiko Foru Aldundia-rentzat. Bai proiektua bai obra zuzendaritza ere eraman ditugu.

Interbentzioaren helburu nagusia, fatxadetan zeuden patologia ezberdinei erantzuna ematea zen. Batez ere adreiluko itxituretan, non 11,5zm-ko zabalerako piezen 7zm hegalduran igarri ziren. Honek arazo ezberdin izan ditu ondorio, pitzadura, gilbordura edo erortzetan besteak beste. Baita harriz estalitako fatxadetan ere, non pieza apurtu eta pitzatuak zeuden, kasu batzuetan ainguraketak ere zaharkituekin eta erortzeko arriskuarekin.

Arazo hauei guztiei erantzuna emateko asmoz, itxituren kanpoaldetik esku hartzea proposatu zen. Alde batetik, adreiluzko atalak egonkortu dira, egitura errefortzu en bitartez, forjatuetara ainguratuta dauden UPN profil metalikoekin, eta kanpoko azalera guztia josiz. Profil hauek, gerora egin den fatxada aireztatuaren oinarri izan dira. Harrizko fatxadetan, akabera hau guztia kendu egin da, adreiluzko oinarria agerian utziz. Hau egoera onean zegoela ikusita, ez da bestelako zereginik behar izan.

Behin betiko konponbidea kanpoaldetik fatxada aireztatu berri bat egitea izan da, itxituren portaera termikoa ere hobetu dituenak. Fatxada hauetarako, aukera ezberdinak aintzat hartu ziren, bai akaberaren kalitatea bai sistema berriaren guztizko pisuren aldetik, jatorrizko gaitzak kontuan izanda. Honekin, aluminio-konpositezko fatxada berria egitea erabaki zen, beste aukeren aurrean, sistema arinagoa izateaz gain, tamaina handiko piezak diseinatzea baimentzen duelako, eraikinari gaur egungo itxura emanez.

Akaberei dagokienez, jatorrizko egoeraren kolore konposizio antzerakoa jarraitu egin da, bolumenen arteko koloreak nabarmenduz: gorria adreiluzkoak ziren azaleretan, eta grisen ezberdinen konbinazioa jatorrizko harrizko fatxadetan.

Azkenik, zoru azpiko solairuetan, harrizko pieza puxkatuak aldatu egin dira, goiko fatxadetan kendu direnak berrerabiliz.

Fatxaden birgaitzea egitearen emaitza, eraikinaren itxura berriztatua, gaitzen gabetzea eta portaera energetikoaren hobetzeak izan dira.

Emaitza Energetikoa

Gure arkitektura proiektu gehiago ikus ditzakezu hemen.