estudio.k-k Getxoko Udaletxearen inguruko Aiboa eta Foru kaleak lotzen dituen barne bidearen urbanizazioa berritzeko obrak zuzendu ditu, eremu irisgarriagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa bihurtuz.
Proiektu honek, Udalaren eskaera zuzen bati erantzuten dio eta hiru alderdi nagusi bildu ditu bere baitan:
Lehenik eta behin, bidearen urbanizazioa definitu da, kalitate handiko materialekin zolatuz eta euri eta hondakin uretarako kolektoreak jarriz. Oinezkoentzako gune bihurtu den bide honetan, karga eta deskarga puntualeko espazioak erraztu dira. Gainera, zoladura iragazkorra eta baldosa hidraulikoak erabiltzea erabaki da; material horiek euri urak xurgatzen laguntzen dute eta inguruaren gaineko inpaktua murrizten da horrela.
Bigarrenik, existitzen ziren oztopo arkitektoniko guztiak ezabatu dira, espaloia handituz eta bi eskailera-maila kenduz. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko baranda bat gehitu da ere bai. Ondorioz, barneko bidearen mugikortasuna hobetu da, guztiontzako irrisgarria den espazio bat lortuz.
Azkenik, LED bidezko argiztapen sistema berri bat instalatu da, eraginkortasun energetiko handiagoa eta argi kalitate hobea ematen duena. Azpimarratzekoa da erabilitako materialek eta LED sistema berriak energia gutxiago kontsumitzen dutela, eta beraz, CO2 isurpenak murrizten laguntzen dutela.
Esku hartze integral honen ondorioz, herritarren bizi kalitatean zuzenean eragiten duten emaitza nabariak lortu dira.
Azken finena, Aiboa-Foru barneko bidearen urbanizazioak argi erakusten du hiri birgaitze jasangarri eta irisgarriek nabarmen hobetu dezaketela herritarren bizi kalitatea. Getxoko Udalak, estudio.k-ren laguntzarekin, aurrerapauso garrantzitsua eman du guztiontzat atseginagoa eta jasangarriagoa izango den udalerri bat sortzeko.
Gure arkitektura proiektu gehiago ikus ditzakezu hemen.