“ETXEBIZITZA SOZIALA BILBON, 100 URTE” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA
Ostegun honetan, urtarrilak 10, “ETXEBIZITZA SOZIALA BILBON, 100 URTEEN BILBAO” Bilboko Udal Etxebizitzei buruzko erakusketa inauguratzen da BIA Urban Regeneration Forum kongresuak antolaturiko ekintzen barne.
Erakusketa honen helburua, Bilbao Etxebizitzak T.E.A. erakundearen ibilbidearen eta etxebizitzaren arloko jarduketa garrantzitsuenen atzera begirako bat egitea da. Horretarako, ez dira Bilbao Etxebizitzaken obrak banaka aurkezten baizik eta hauen testuinguru historiko, sozial eta arkitektonikoekin azaltzen dira.
“ezin da iraganara begiratu, egungo begiradarekin”
Erakusketak Udal Etxebizitzak erakundearen 100 urteak igarotzen ditu time-line moduan. Historia, nahiz arkitektura eta hirigintza lokal eta mundialaren gertaerarik esanguratsuenak jaso dira.
Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoa da, Bilboko Udaleko Etxebizitza Sailari atxikitakoa, eta etxebizitza soziala sustatzen, esleitzen eta kudeatzen dihardu, etxebizitza duinaren beharrizana asetzeko Bilboko herritarren artean. Horretarako, batez ere, alokairua baliatzen du, eta, bereziki, egoera sozial edo ekonomikoagatik, zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat lan egiten du
Erakusteka urtarrilak 10etik otsailak 7ra arte UPV-EHU-ren “Bizkaia areto”ko Chillida erakusketa-gelan ikusi dezakezue (Abandoibarra Etorbidea, 3- Bilbo). Ordutegia hurrengoa da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Ondoren erakusketa lekuz-leku aldatuko da ahalik eta persona gehienengana heldu dadin.
Koordinatzaile arduraduna: Javier Martínez Callejo.
Antolakuntza: Iratxe Marián Lavesa, Pilar Saiz Coria, Lander Parra Eizagaechebarria.
Bilbao Etxebizitzak eta COAVN-aren Bizkaiko Ordezkaritzari esker erakusketa honetan komisario moduan lan egiteko aukera izan dugu. Zuen gustokoa izango delakoan erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
Pilar Saiz Coria
Save