Bilbo Metropolitarraren LPPren berrikuspenaren Diagnostiko fasean kokatuta, 4 Foro Tematiko gauzatuko dira, Planaren eduki nagusietako batzuk aurkezteko eta horien inguruko parte-hartzea sustatzeko.
Foroak herritar guztiei irekita daude eta saio hauetan erakusketa-fasea eta partaidetza-fasea uztartzen dira, dena gai berarekin lotuta.
Foro hauek 2017ko urtarrilan eta otsailan ospatuko dira. Eta landuko diren gaiak honako hauek dira:
– Bilbo Metropolitarraren Paisaiak. Urtarrilak 10.
– Bilbo Metropolitarraren Mugikortasun Eredua. Urtarrilak 24.
– Integrazioa eta Biziberritzea Hiri-Eraldaketen Prosezuetan. Otsailak 7.
– Lurralde-Antolamendurako Ikuspegi Berriak: Lurralde Inklusiboa, Euskara eta Osasuna. Otsailak 14.
Saio guzti hauek asteartetan izango dira 18:00etatik 20:30era Alde Zaharreko Burtsa eraikinean, Pilota kalea, 10.