San Vicente harmailaren berreraikitzea

Mota
Kirol-ekipamendua
Bezeroa
Barakaldoko Udaletxea
Jarduketa
Berrikuntza
Azalera
Aurrekontua
850.000€
Urtea
2017
Egoera
Bukatua
Kokapena
Barakaldo
Lankideak
Azpimarragarria
Eraikin Babestua
Dokumentua
Obra zuzendaritza

GalerIa

proiektuaren deskribapena

estudio.k-n Barakaldoko San Vicente Kirol Hiriaren harmailaren berreraikitzea burutu dugu.

Jatorrizko harmaila, Álvaro Líbano arkitektoaren proiektuaren arabera eraiki zen, 1959ko ekainean.

San Vicente Kirol Hiriaren harmaila originala elementu babestua zen, Plan Orokorraren Babes Katalogoan sartuta, Egitura Babespen graduarekin, hormigoi hegal estalkidun lehenengoa izateagatik Bizkaian. Urteen poderioz sortutako kalteen ondorioz, 2010 urtean hondamendi adierazi zuten. Jatorrizkoa eraitsi eta honen berdina izango zen berria eraikitzea erabaki zen, lanen zailtasuna zela eta.

Harmailaren berreraikitzea sei hilabetetan gauzatu dira, Barakaldoko obra esanguratsuenetako bat berreskuratuz. Lan hauek jatorrizko diseinua errespetatuz egin dira, dimentsio, geometria, sekzio eta antolaketa berak mantenduz. Antzeko materialak erabili dira, erresistentzia eta iraunkortasun gehiagoko materialak direla kontuan hartuz.

Harmailaren egitura hormigoi armatuz dago gauzatua bere osotasunean, eta 6 bao osatzen duten 6 portikoz jasotako hegal handia du. Harmailaren azpian, aldagelak dituen oina gordetzen da. Portiko bakoitzaren egiturak azaleko zimentazioa du, ebaketa aldakorreko zapata konbinatuekin, eta zutabeak beheko aldean. Zutabe hauen gaineko habe inklinatua ebaketa konstantekoa da, eta estalkia jasotzen dutenena aldakorra, muturrean estutzen delarik.

Bereziko arreta izan da estalkiaren gauzatzean, ebaketak 12zm besterik dituen hormigoizko elementu bakarra izateagatik. Hau, hormigoi armatuaren pisu propioa kontuan hartuz proiektatu da, baita behin kofradura kenduta izango duen 80zm-ko erortzea ere.

ESTEKAK: #reconstrucciónTribuna