Getxo Udaletxeko kalostra

Mota
Obra zibila
Bezeroa
Getxoko Udaletxea
Jarduketa
Berrikuntza
Azalera
Aurrekontua
P.E.M. 156.604,21€
Urtea
2021
Egoera
Bukatua
Kokapena
Getxo
Lankideak
Azpimarragarria
Ondare historikoa, Berreraikitzea, Harria
Dokumentua
Proiektu eta Zuzendaritza

Galeria

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Getxoko Udaletxeko Kalostra-ren berreraikitzea 1925 urteko jatorrizko proiektuaren diseinua jarraituz garatu da, egungo behar eta araudiari egokituz.

Eraikina, 88/2001 Dekretuak ezarritako Babes Eremuaren barruan dago, Kultur Ondasun modura kalifikatua, Monumentuzko Multzoaren kategoriaz, Getxoko alde bereizia. Babes Ertaineko babes maila du. Egindako esku-hartzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura-Ondarea sailak onetsia izan da.

Zeuden irisgarritasun eta segurtasun baldintzak konpontzeko helburuarekin, jatorrizko proiektuaren eta ondorengo aldaketen ikerketa sakona egin zen, baita urteetan izan duen eboluzioaz ere.

Informazio honekin guztiarekin, jatorrizko diseinua berreskuratuko zuen proposamena garatu zen; bai proiektu originalarekin bai eraikinaren eta inguruko estetika eta estilo neoklasikoarekin errespetuzko aukera zela ulertzen baitzen.

Kalostra kareharrian eraiki da bere osotasunean. Zegoen jatorrizko elementuen harri berdina berreskuratzeko ezinaren aurrean, Markina inguruko harrobietakoa, zain eta fosil zehatzekin; tonu eta homogeneitate antzekoak dituen kareharri bat aukeratu zen, bai busti zein lehorrean gehiegi ezberdinduko ez dena. Era berean, eraikitako elementu berriak emandako akaberan bereizi daitezke ere, leun eta atseginagoak.

Elementu hauen bakoitzaren diseinua, plano originalak interpretatuz eta zeuden piezen hiru dimentsiotako jasotze baten bidez burutu da. Honekin jatorrizkoak ez ziren altzairu herdoilgaitzeko elementuak ezabatu, eta plaza zein eskalinataren kalostra osotu da. Berreskuratutako elementuak, honako hauek izan dira:

Kalostra berreraikitzearekin batera, irisgarritasun eta beheko espazioen inpermeabilizazio hobekuntzak egin dira.

Eraikineko sarrera hobetzeko pasabidea handitu da, kalostraren diseinu berdinarekin. Segurtasun neurriak hobetzeko ere, beheko solairuko errementaritzen azpian, babes elementuak gauzatu dira zoladuran, ikus eta ukipen seinale modura.

Azkenik, kalostraren luzera guztian, zoladura iragazgaiztu da, filtrazio arazoak konpontzeko. Euri uren saneamendu sarea ere berritu da, fundizio elementuekin, kalostra berriaren diseinuan integratuz.

Enpresa eraikitzailea: Construcciones Artelu y Hargin S.A.L.