Ibai parkea Nerbioi erriberan – BIHUR PARKEA

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Bilbao Ría 2000
Jarduketa
Hiri berrikuntza
Azalera
12,5 ha
Aurrekontua
Urtea
2020
Egoera
Lehiaketa
Kokapena
Barakaldo
Lankideak
DAIR ingenieros; SOIL arquitectura del paisaje; Torrene Consulting
Azpimarragarria
Hiri birgaitzea, paisaia, hiri-partaidetza
Dokumentua
Proposamena

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENa

Barakaldoko Nerbioi Erriberaren ibai parkea-ren birgaitze proposamena, Urban-Galindo eskualdean.

Iragan industrialeko zonaldea da, azken hamarkadetan hiriak berreskuratu duena. Orain, Bilbao Ría 2000-ren eskutik.

Urban-Galindo eskualdea Barakaldo hiriaren eraldatzearen erakusgarri da (Bilbok 90eko hamarkadan hasitako joera jarraituz), XX mendera arte mineral zamaleku eta Labe Garai enpresek okupatua.

Gure proposamenak eszenatoki berriak pentsatu eta sentiarazi nahi ditu, industria desegiteak ekarritako hiri espazio berriek aukera berritzaileak eskaini ditzan. Hiri espazio kontzeptu berri bat proposatzen da, izaera iragankorreko, non ekintza programatu edo bat-batekoak banatu eta antolatu daitezkeen; esparru berean aisialdi espazioak eta natura birgaitze zonaldeak baitan hartzen dituenak.

Ibai parkea, zeinean modu mailakatu batean batzen diren hiri espazioen konnotazioak eta egonaldi areak, tamaina handiko zuhaitzak, lore eta zuhaixkak, hiri ortuak, landare haztegiak, landa zabalak eta zona heze naturalizatuak; horiek guztiak bizikleta eta oinezkoentzako pasealekuekin, egote guneekin eta paisaiaren begiratokiekin eta kirol guneekin lotuak.

Proposamen honek eboluzio arin eta erraza ahalegintzen du, espazio malguen bila. Espazio hauek, hiritar partaidetza eta genero perspektiba mekanismo ezberdinen bitartez izan dira ikasiak, industria ondarean garrantzitsuak izan diren aldeak baztertu gabe.
Unitatea osatzen duten espazioen baturan, bi hiri errealitate batzen dira: hiri parketa eta prefigurazio parkea.

Lehenengoak hiri sarearekin kontaktuan dagoen esparrua da. Izaera intentsiboko erabilerak jasotzen ditu, eta hiri espazio publikoen hizkuntza eta ekipamenduen arabera antolatzen da; hiri-ortuak, plaza eta pasealekuak, kirol guneak eta itsas igerilekuak jasoz.

Bigarrenak, Ibaiarekin kontaktu gune garrantzitsuenetako bat osatzen du. Espazio irek eta malgu bat bezala planteatzen da, bere baitan erabilera anitz hartzeko gai dena: landa basatiak, hezeguneak, basoak etab.

Azkenik, ura hartzen da proposamen honen egiturazko elementu bereizgarrietako bat bezala, bai kirol eta aisialdi erabilerarako, baita hezegune habitatak sortzeko beharrezkotzat ere, eskualdeko biodibertstitatea sustatuz.