Zalla elkartegia Bizkaiko Foru Aldundiarentzat, Azpiegiturak-en eskutik; eta Eusko Jaurlarintzarentzat, Sprilur-en eskutik, garatutako proiektua da. Gauzatutako lanak, jarduketa esparruaren egokitzapena, inguruaren urbanizazioa eta gerora egin diren bi industria pabiloi eta bulego eraikinaren eraikuntzak izan dira.
Industria pabiloi 7.386m2 eraiki dira, 3.249m2 eta 4.137m2-ko bi eraikinetan bananduta. Bi eraikin hauek bi bolumen handi eta huts bezala garatu dira, bezeroen nahi eta beharren arabera, bere osotasunean zein zatika erabili ahal izateko. Guztira, 16 lokal ezberdin banandu daitezke. Hauek guztiak 10m-ko altuera librea dute, barnean erdi-solairu bat eraikitzeko aukera emanez. Modu honetan, azalera eraikia 10.125m2 arte handitu liteke, pabiloi ezberdinetan banandua.
Bi industria pabiloi hauetaz gain, bulego eraikin bat ere altxatu da, guztira 493m2 eraiki dituenak, bi solairutan bananduta. Beheko solairuan espazio komunak azaltzen dira, harrera, komunak, bilera gela eta atsedenerako office bat daude. Goiko solairua aldiz bulegoetarako espazioak utzi dira bere osotasunean. Bulego hauek, industria pabiloiekin gertatzen zen antzera, espazio zabalak bezala planteatu dira, gerora espazio txikiagotan bereizi daitezkeenak bezeroen beharren arabera.
Bulegoen eraikinak beharrezko instalazio guztiak ditu, berehala erabiliak izateko.
Honetaz guztiaz gain, lehenengo pabiloian, lehenengo bi lokalak “start-up”-entzat erreserbatu dira, bulegoentzako espazioarekin goiko solairuan, eta sarrera zuzenarekin bulegoen eraikinera.
Proiektua zein obra zuzendaritzak sistema industrializatu eta aurrekoitziak erabiliz garatu da, gauzatze arin eta kontrolatua bilatuz. Horrela, egitura guztia (zutabe, forjatu eta habeak) hormigoi aurrekoitziko elementuekin diseinatu da. Baita pabiloien eta bulego eraikineko behe solairuaren fatxada ere, non hormigoi panelak erabili diren. Hauek, XPS isolamenduko arima dute, pisua gutxitzeaz gain itxituren portaera termikoa hobetzen dutenak.
Era berean, bulegoetan elementu industrializatuko beira itxitura bat egin da.
Amaitzeko, 238 eguzki panel fotoboltaiko instalatu dira guztira, zeinek 100kW-ko potentzia sortzen dutenak, bulego eraikinaren kontsumorako. Modu honetan, energia ziurtagiria “A” kalifikazioa erdiesten da.
estudio.k-k egindako proiektu gehiago ikus ditzakezu hemen.
zalla elkartegia