Ormaza Behekoako E.U. 42-2 -ren Kudeaketa Integraleko proiektuan mugikortasun jasangarria, irisgarritasun unibertsala eta kokatzen den inguruarekiko errespetua hartu ziren kontuan.
Lehen zereginetako bat Getxoko HAPO-aren proposamena aztertzea eta urbanizazio-proiektuaren xehetasun eskalara egokitzea izan zen, eskala honek bai lerrokatzeen bai kota eta malden zehaztasun handiagoa eskatzen baitu.
Horretarako, alde batetik, bide batzuen diseinuaren zuzenketak egin ziren kotxeen erabilera mugatuz, Ibarbengoa Estrataren kasuan bezala, eta, bestetik, hasiera baten aurreikusita ez zeuden ekipamenduak proiektatu ziren, Ormatzaondo oinezkoen kalearen amaieran kokatzen den haur-parkea adibidez.
Amaitzeko, Ormaza Behekoako E.U. 42-2 -ren Kudeaketa Integraleko proiektuan koordinatzeko eta arazoak konpontzeko ahalegin handia egin zen, bai administrazioaren eta jabeen artekoak, eta baita azken hauen artekoak ere, oso emaitza hona lortuz.