Udaletxeak Agirretxeberri erakinaren balioa nabarmentzeko helburua izanda bere erabilera bultzatu du erakinaren birgaitzea medio. Udalerriarekin lotura berezia duen eraikina da hau bere sortzetik, eta jatorriko izaera mantentzea da obren oinarria. Bestalde eraikina Euskal Kultura Ondarearen inbentario orokorraren parte da Monumentu kategoriarekin definituz Legazpiko Agirre Etxeberri Bizileku gunea. Musika Eskola erabilera proposatzen da eraikinaren berrerabilpenerako gazteek bideratutako eguneroko jardueren bidez. Birgaitze proiektuaren helburua egungo patrimonioa ahalik eta gehien errespetatzea da, egungo konfort eta erabilera eskakizunetara egokituz.
Birgaitzearen ondorioz eraikinaren erabilera nagusia Musika Eskolarena izango da, eta soto, lehenengo eta ganbara oinetan garatzen da. Behe oinean erabilera osagarriak antolatzen dira; jarduera kulturalak, hitzaldiak, erakusketak eta kamara kontzertu txikia, kafetegiko aisialdi jarduerez gain.
Eraikinaren birgaitzea barneko aldetik gauzatu da, eraikuntza sistema arin, lehor eta itzulgarrien bidez, eraikinaren elementu tipologiko, formal eta egitura errespetatuz. Garrantzia berezia izan dute bestetik eraginkortasun energetikoak eta zura bezalako material jasangarrien eta naturalen erabilerak. Ingurakaria energetikoki birgaitzen da eraikinaren babesak ahalbidetzen duen puntuetan. Kasutan eraikinaren barneko elementuek babesa ere dute behe oinean gertatzen den moduan. Energetikoki birgaitzen diren elementuak estalki inklinatua, goiko oinetako fatxadak, sotoko hormak eta estalkia dira.
Neurri energetikoen bidez fatxada eta estalki birgaituetan 0,25 (W/m2K) transmitantzia termikoa lortzen da, eraikinaren isolamendu termikoa hobetuz.
Atonduren kasuan biomasa galdara aukeratzen da berokuntza sistema moduan eraikinaren erabilera faseko karbono emisioak murriztuz birgaitzearen ondorioz. Neurri guztien ondorioz eraikin birgaiturako A kalifikazio energetikoa lortzen da 88,9(kWh/m2urte)-ko Urteroko Kontsumo Energetikoa y 11,7(kgCO2/m2urte)-ko CO2 Urteroko Isurtzeekin.
Birgaitzean eragin berezia izan duen alderdia bere erabilera dela eta, espazioen egokitzapen akustikoa izan da. Programako erabilerak eta gelak ikertu egin dira, bakoitzaren behar akustikoen araberako espazio antolaketa egiteko. Solfeo, piano klaseak, perkusio klaseak, rock taldeentzako ezberdindu dira diseinu prozesuan helburu honekin. Prozesu guztia udaletxearekin eta etorkizuneko erabiltzaileen parte hartzearekin garatu da eraikinaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko.
JASANGARRITASUN ESTRATEGIAK:
ESTEKAK: #LegazpiBirgaitzea