14 Babes Ofizialeko Etxebizitza Sestaon

Mota
Etxebizitza
Bezeroa
Eusko Jaurlaritza
Jarduketa
Eraikuntza berria
Azalera
1.307 m²
Aurrekontua
Urtea
2018
Egoera
Lehiaketa
Kokapena
Sestao
Lankideak
Azpimarragarria
Banes Ofizialeko Etxebizitzak, CLT
Dokumentua
Proiektua

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Hau da “14 Babes Ofizialeko Etxebizitza Sestaon” lehiaketarako aurkeztutako proposamena.
Partzela Orixe kaleko eraiki gabeko espazio batean kokatzen da, oin laukidunekoa eta kanpoaldera hiru orientazio dituena. Irla-patio baten hegoaldean kokatzen da, kota aldaketa nabarmena duena, eta hiritarrentzako irisgarritasun gabekoa.

Arkitektura proposamena eraikuntzaren eta inguru hurbilaren kalitate eta garapenean oinarritzen da. Era berean, kaleko eta patioko bi fatxada nagusi eta albo pasabideko hirugarren fatxadak dituen partzela ebazten du eraikinak. Pasabide honek, 5m zabalerakoa, hiri-sarea patio-patioarekin lotzen dituen eskailerak eta igogailua jasotzen ditu.

Proposatutako eraikina, kokalekuan aurkitutako baldintzatzaile zehatzen elkarrekintzaren emaitza da; alboko eraikinak, urbanizazioak, topografia, etxebizitzen baldintza funtzionalak edo barne distribuzioak adibidez.
Ondorioz, lur gaineko Behe+6 solairu, eta bi erdisoto planteatzen dira; partzelaren azalera osoa eta dagozkion hegalak okupatuz, 3 maldadun estalkiarekin errematatuz.

Horrela, ipar eta hego altxaeren elementu garrantzitsuenak begiratokiak dira, hauen erritmo bertikala indartuz. Era berean, leiho-hutsuneak lotzen dituen elementuen konposizio horizontala ere ezartzen da.

Behe solairuak harrizko basamentu batekin gauzatzen dira, eraikinak urbanizazioarekin duen elkarretaratzea nabarmenduz; bai Orixe kaleko sarrera nagusian, baita alboko pasabidean eta atzeko patio-plazan ere.
Goiko solairuetako akabera, CLT itxituren bidez gauzatzen da, hormigoizko panel aurrekoitziko fatxada arinekin. Leihoen arteko tarteak aluminiozko uhin txaparekin egiten dira.
Azkenik, aluminiozko arotzeriak erabiltzen dira bai begiratoki zen leihoetan, eta teila zeramikozko estalkia.

Honen guztiaren ondorioz, logela bakarreko sei etxebizitza, hiru logelako sei, eta bi logelako bi suertatzen dira, babes ofizialeko etxebizitzen diseinu ordenantzen arabera antolatuak.

 

ESTEKAK:

  #14VPOSestao