Barakaldoko El Carmen kalearen urbanizazioa

Mota
Urbanizazioa
Bezeroa
Bilbao Ría 2000
Jarduketa
Hiri birgaitzea
Azalera
6.300 m²
Aurrekontua
670.945€
Urtea
2018
Egoera
Bukatua
Kokapena
Barakaldo
Lankideak
Azpimarragarria
Hiri birgaitzea
Dokumentua
Obra zuzendaritza

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Estudio.k-n Barakaldoko El Carmen kalearen urbanizazioa gauzatzeko obrak zuzendu ditugu. Hau Barakaldoko Desertuko zonaldean kokatzen da, Nerbioi ibaiaren erriberan. Antzinako kalea da El Carmen, azken urtetako hamaika jarduketaren ondoren, inguruko kaleekiko kota baxuan geratu dena.

Gauzatutako obrei esker, ibilgailu gabeko oinezkoentzako pasabide eta geltoki zona bihurtu da.

Irisgarritasun legea betetzeko, El Carmen kaleko 28 eta 31 zenbakidun eraikinetara sarbide arrapalak burutu dira.
2014 urteko proiektuak bost egoitza eraikinen gauzatzea zuen kontuan, El Carmen kalea eta Altos Hornos etorbidearen artean, gaur egungo rasanteak 4m igoz. Urbanizazioa egiteko momentuan, eraikin hauetako bi besterik egin ez direnez, eta beraz beharrezkoak ziren hainbat kontentzio hormen falta dagoenez, urbanizazio proiektuaren gauzatzea bi fasetan banandu da. Lehenengo fasea, obra honetan garatutakoa, jatorrizko proiektuaren lan guztiak ditu helburu, aipatutako hormen faltengatik ezinezkoak direnak izan ezik.

Hau da, lehenengo fase honetan, jatorrizko urbanizazio proiektua egungo errealitatera moldatzen da, hiri atondura guztien berrikusketa eginez. Proiektuan aurreikusten ez ziren egindako bide guztiak argiztapen eta drenai oinarrizko zerbitzuekin hornitzen dira.

Inguru guztia irisgarria egiteaz gain, barne espazio berde zabal bat sortzen da, alboko kaleetarako oinezkoen ibilbideekin.

ESTEKAK: #ElCarmenBarakaldo