Peñaskaleko Plan Berezia

Mota
Hirigintza
Bezeroa
Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza
Jarduketa
Plan Berezia
Azalera
78.460,46 m²
Aurrekontua
Urtea
2023
Egoera
Hasierako Onespena
Kokapena
Bilbo, Bizkaia
Lankideak
Torrene Consulting, Alburen
Azpimarragarria
Hirigintza, Berroneratzea
Dokumentua
PB - Hasierako Onespena

GalerIa

 

Proiektuaren deskribapena

Peñaskaleko Plan Bereziak Bilboko auzo hau leheneratzea du helburu, horretarako hirigintza garapena antolatu eta planifikatzen duen dokumentu batez baliatuz.

Plana udaletxeko osoko bilkuran onartua izan zen, 2023ko martxoan. Honen garapena maila berean kokatzen den prozesu partehartzaile baten bidez gauzatu da, Bilboko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspenarekin batera, 2018an hasi zena. Prozesu honek apustu irmoa egiten du auzoa berroneratu, birgaitu eta berritzearen alde, 200 familia baino gehiagori kalitatezko bizitokia bueltatzeko helburuarekin.

PARTEHARTZE PROZESUA

2022ko abenduan hiru proposamen aurkeztu zitzaizkien auzokideei, hainbat urtez biztanleen eta erakundeen arteko elkarlanaren emaitza. 3 proposamen aurkeztu ziren auzoko bizilagun eta kaltetuek baloratu ahal izateko.

Dokumentuak auzokideek egindako ekarpen ezberdinen ondorioz egindako aldaketak jasotzen ditu, eremua birgaituko duen aukera gauzatzeko helburuarekin, udal bilkurak onartutakoa.

Hartutako erabakia honakoa da, altueran eraikitako etxebizitza blokeak txikiagokoekin tartekatzea, auzoko profilera moldatzeko eta gaur egun dauden etxeetan ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Eraikin eta espazio publikoak irisgarri eta bizigarriak nabarmenduko diren proposamena da, aurretik existitzen ez zirenak. Honek integrazio hobe bat bermatzen du, jada existitzen den eta proiektatzen denaren artekoa, errespetuzko ingurunea sortzeko helburuarekin.

ETXEBIZITZA

Plan Bereziaren helburu nagusia 200 etxebizitza baino gehiagoren ordezkapena da. Honen zergatia hauen irisgarritasun falta eta orokorrean etxebizitza gehienek behar duten esku hartze derrigor eta premiazkoa da. Etxebizitza berriak 80/2022 dekretuari jarraiki proiektatu dira, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena, alegia.

Bi fatxadetara ematen dituzten etxebizitzak dira, irisgarriak kaletik zein etxebizitza bloke barruan bertan, igogailuekin bermatuko dena, kanpo espazioak izan ditzazketenak balkoi edo esekitokira, arkupeak dauzkate, efizientzia energetikoko parametroak soberan beteko dituzte, aukera egongo da ordezkatuko den etxebizitza bakoitzeko zein beste auzokideentzako garaje plaza bat edukitzeko…

Honako guzti hau blokeen kokapenagatik lortu da, izan ere auzoa zeharkatzen duen kale nagusiarekiko elkarzut kokatu dira, altueran hazten direlarik, auzoa eta inguruaren arteko konexioa bermatuz, espazio publiko eta etxebizitzen aireztapen eta eguzkitzapen hobea lortzeko.

ESPAZIO PUBLIKOA

Plan Bereziak kalitatezko espazio publikoa berroneratu, berreskuratu eta bermatzeko helburua dauka, inguruko orografiak baldintzatutakoa. Hori dela eta, lehen aipatutako antolamendua, kale nagusiarekiko perpendikularra. Modu honetan, eraikinen arteko espazioa handiagotu egiten da, haien artean espazio publikoak eta egoteko espazioak sortzea ahalbidetuz, arkupeen bidez indartuz.

Proiektatzen diren espazio publiko guztiak irisgarriak eta seguruak izatea bilatzen da, edozein erabiltzailerentzako, haren kondizioa dena delakoarik, kalea egoteko eta erlazionatzeko espazio bezala berreskuratuz.

ESTEKAK:  Peñaskaleko Plan Bereziaren Hasierako Onespena  /  Bilbao AurreraGo!