58 VPO Iturribarri


58 BOE Getxon

Mota
Etxebizitza
Bezeroa
VISESA
Jarduketa
Eraikuntza berria
Azalera
6.946 m²
Aurrekontua
P.E.M. 6.010.945 €
Urtea
2025
Egoera
Bukatua
Kokapena
Getxo, Bizkaia
Lankideak
Elizondo Arkitektura, GAISEC
Azpimarragarria
BOE, etxebizitzak
Dokumentua
Proiektu eta Zuzendaritza

GalerIa

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

VISESA-rentzat egindako obrak 58 alokairuko BOE ditu, bakoitzak bere aparkaleku-plazarekin. Eraikuntza profilak bi soto, behe solairua eta goiko beste bost solairu ditu. Bai proiektu zein obra zuzendaritza estudio.k-k egin ditu Elizondo Arkitekturarekin UTE-an.

Blokea plan bereziak finkatutako alienazioen barruan ezartzen da, udalak VISESA-ri lagatutako partzelan. Eraikinaren kokapena eta aztarnaren formak bai alienazio maximoengatik bai URAk ezarritako uholde kotengatik dator, Gobela ibaitik gertu egoteagatik.

Horrela, eraikinak 770m2-ko okupazioa du behe solairuan, 2.602m2-ko partzelaren goiko aldean kokatua, 100 urteko uholde-marraren gainetik utzita behe solairuko kota. Sotorako sarrera, kota honetatik gorago uzten da ere bai.

Aurrean dugun promozioak programa anitz bati erantzuten dio, bi eta hiru logeletako etxebizitzak planteatuz, beti ere araudi ezberdinak betetzen azalera minimoei dagokienez. Guztira, hiru logeletako 12 etxebizitza, bi logeletako 43 eta bi logeletako 3 etxebizitza egokitu daude, azalera erabilgarria maximizatzearen helburuarekin.

Azkeneko emaitza bolumen konpaktu bat da, Areneazpi kaleko forma kurboa jarraitzen duena bere altxaera nagusian, honen fatxada ixten eta Iturribarriko auzo berriko hiri-traman integratuz. Kanpoko irudiak balkoien bolumenak markatzen saiatzen da, bolumenaren trinkotasuna hautsiz. Hau fachadako akabera ezberdinekin nabarmentzen da.

Eraikinak ez okupatutako espazioan, partzelaren beheko partean, lorategi azalera handia dago, bertako zuhaitzekin landatuta, pagoak, haritzak edo arteak kasu.

Arlo teknikoan lortutako kalifikazio energetikoa nabarmendu beharra dago, aintzat hartutako estrategia pasibo eta aktiboei esker. Energia beharrak ahalik eta gehien gutxitzeko helburuarekin diseinatzen dira eraikinaren itxiturak. Honetarako, isolamendu termiko nahikoa ezartzen da itxitura guztietan (fatxadak, estalkia eta behe solairuko forjatuan), 15zm arteko lodierarekin. Erresistentzia termiko handiko leihoak jartzen dira ere, eta zubi termikoak gutxitzen dira isolamendu termikoa kanpotik eta modu jarraian jartzeari esker. Azkenik, etxebizitzen iragazgaitasuna handitu egiten da, eraikuntza elementuen arteko elkargune guztiei arreta berezia jarriz eta kanpoko aire sarrerak mugatuz.

Instalazioei dagokionez, aireztapen mekanikoa erabiltzen da, barne energia %80-an baino gehiago aprobetxatzen duen bero berreskurapen sistemaren bitartez. Honetaz guztiaz gain, “elektrifikazio totala” filosofiarekin diseinatzen dira instalazio danak, energia iturri ezberdinak baztertuz. Estrategia honekin, ur bero sanitariorako behar den energiaren %70a baino gehiago estalkian instalatutako instalazio fotoboltaikoak sortzen du, autokontsumo sistemaren bitartez.

Honekin guztiarekin, A-A-A energia kalifikazioa lortzen da:

Gure arkitektura proiektu gehiago ikus ditzakezu hemen.

58 BOE Iturribarrin