Etxebizitza eraikina kooperatiba erregimenean Getxon. 10 etxebizitza, trasteleku, 14 aparkaleku eta urbanizazio pribatuak gauzatzen dira; soto, behe solairu eta goiko 3 solairuetan bananduta.
Blokea, xehetasun azterketak finkatutako alienazio barruan kokatzen da, partzelaren hegoaldean. 1.000m2 baino gehiago utzi dira libre, lorategi partekatu zein pribatuentzat (beheko solairuko etxebizitzetan).
Promozioak, etxebizitza mota ezberdinetako beharrari erantzuten dio, azalera ezberdineko logela bateko, biko eta hiruko etxebizitzekin. Hauek, eguzkitzapen eta argiztapen naturalak optimizatzen saiatuz antolatzen dira. Horretarako, eguneko espazioak hegoaldean kokatzeko orientatzen da eraikina; iparraldean logelak, komunak eta zirkulazio espazio komunak utziz. Ezaugarri hau, etxebizitzei ematen zaien terrazekin indartzen da, eguzki irabaziak dituen zonetan eraikina kanpoaldeari irekiz.
Beste aldetik batetik, kanpoko irudian, akaberak eraikinaren eskalari moldatzen saiatu gara, bolumetria konpaktua terrazen eta estalkiaren boladizoarekin apurtuz. Akaberetan, hormigoiaren eta zeramikaren elementu neutroak, itxura beroagoa dutenekin konbinatzen dira, fatxaden egur imitazioa edo terrazen sabaien zur natural termotratatuarekin.
Energia esparruan, alde batetik itxituren garrantzia aipatu beharra dago, isolamendu termiko garrantzitsua jarriz fatxada, estalki, beheko forjatu eta barne trenkadetan. Fatxada aireztatuak, 15zm artile mineralarekin; estalkia, mota ezberdineko 15zm isolamenduarekin eta forjatuak, isolamendu reflexibo eta dentsitate altuko poliestirenoak konbinatuz, eraikinaren eskaera energetikoa modu nabarmenean gutxitzen dute.
Gainera, aerotermia instalazio zentralizatua gauzatu da, ur bero sanitarioaren eta zoru radiante bidezko kalefazioarekin. Aireztapen sistema higrorregulagarriarekin osotzen dira 10 etxebizitza hauek, energia kontsumoa optimizatzen duena.
Honekin guztiarekin, emaitza energetikoak hauek dira:
Arkitektura proiektu gehiago ikus ditzakezu hemen.