Eibarko haran natural honetan urbanizazioa egin ondoren , berde, gorri eta urdin bezala identifikatutako hiru eraikin egin ziren. Beraien erabilerak solairuen arabera aldatzen dira, hortaz beheko solairuei erabilera industriala egokitzen zaie, goiko solairuei tertziarioa eta sotoei berriz aparkaleku erabilera. Bolumenak aldapara moldatzen dira. Beraien egitura eta fatxadetako parte itsua, aurrefabrikatutako hormigoizko piezez egin dira. Fatxada estalkiekin eta zurgindegi metalikoekin osatu da.