Mungiako LPP-a lurralde-antolamenduko tresnen barruan kokatzen da, lurraldearen ikuspegi osoa hartuz.
Eremu Funtzionalaren antolamenduaren alderdi garrantzitsua izan da paisaia eta landa-eremuaren gainean bereizkuntza gabeko etxebizitza garapena saihesteko landaguneen zehaztapena, Bilbao eta bere metropolialdearen hurbiltasunak dentsitate baxuko bizitegi-eskariak tentsio garrantzitsuak sortzen dituela kontuan hartuz.
Mungiako LPP-a arautzen duen eremu funtzionalak , topografia laua eta intsolazio onagatik nekazaritza eta abelazkuntzako produktibitaterako baldintza bikainak dauzka. Gainera, kontsumo eremu garrantzitsuetatik hurbil kokatzen da (Bilbao Metropolitarra).
Hala ere, lehen mailako sektore honen bilakaera analizatzen bada, jarduera honen jaitsiera eman dela ikus daiteke. Gertaera hau erabileren bilakaeran adierazten da, Lurzoru Ez Hiritargarrian ziren asentamenduetatik bizitegi erabilerarantz.
Joera honen aurrean Mungiako LPP-a lantzeko herriguneen mugaketa gidatu behar zuten helburuak ezarri ziren: